Kubatarrak dira eta La Habanan bizi dira, 2014an sortu zen talde hau, txikitatik musika ikasketak jaso dituzte, piano, gitarra, ahotsa ikasketak ere egin dituzte. Eta lurralde askotan ibili dira, Euskal Herrian 5 kontzertu eskaini dituzte; Getxon, Zarautzen, Zizurren, Tafallan eta Tolosan. Gure lurraldeari buruzko iritzia ere eman zieten esanez, mendi ederrak ditugula eta pertsona jatorrak eta goxoak garela ere esan zuten. Elkarrizketa egin ondoren Euskal Herriko abesti bat abesteko eskatu zieten Ikaztegietako ikasleei, “Euskararen Txantxangorria” abestu zutelarik.
Beraien entsegua ikustera joan ziren eta aho zabalik geratu ziren ikasle eta irakasleak.
Ondoren, Alondegi parkera joan ziren eta han hamaiketakoa egin zuten ikasleak eta irakasleak.
Indarrak hartu eta gero, Atarira joan ziren bertan nola lan egiten zuten ikustera. Txoko desberdinak erakutsizizkieten: bilera gela, erredakzioa eta irrati gela.
Azken honetan, lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere izan zuten. Talde irabazlea gainera opari eta guzti irten zen.
Atariko bisitari amaiera emateko taldeko argazkia atera zuten Atariko atarian.
Azkenik, 1. eta 2. mailakoak zenbait eraikinen azalpenak eman zituzten: Beotibar pilotalekua, Zerkausia, Udaletxea, Gorrotxategi museoa, Aranburu Jauregia eta Santa Maria eliza. Han zirela turismo Bulegoa ere bisitatu zuten. Dena paseatuz egin zuten eta Santa Maria elizaren atzeko parkean bazkaldu zuten indarrak hartzeko. Bukatzeko apeaderoan hartu zuten itzulerako trena. Primeran pasatu zuten!