XVI. Roberto Jauregiren oroimenezko hegats igeriketa txapelketa, bihar jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2019ko maiatzaren 24a

Ohikoa den bezala maiatzaren azkeneko larunbatean, aurten 25an, Roberto Jauregiren oroimenezko hegats igeriketa txapelketa ospatuko da Usabalgo kiroldegiko igerilekuan.

Bost erkidegotik etorritako 12 eta 15 urte bitarteko 180 gaztek, Roberto omenduko dute, ahal den era onenean, igeri egiten. Roberto Jauregik hegats igeriketa Tolosara ekarri zuen entrenatzailea izan zen eta edozein kirolariri laguntzeko prest zegoelako ezagutzen dute tolosar askok eta askok.

Igarondo Urpekoak taldeak antolatutako txapelketa bi saiotan egingo da, goizez 10:00etan hasita eta arratsaldez 16:00etan. Honako bost erkidegoetako igerilariak parte hartuko dute: Aragoi, Nafarroa, Galizia, Katalunia eta Euskadi. 50 metrotik hasita eta 400 metro arteko probak gauzatuko dira. Antolatzaileek ikusleentzat oso formatu ikusgarria izango dela, pentsatzen dute. Igarondo Urpekoak taldeko 20 igerilarik parte hartuko dute. Beraientzat esperientzia polita izatea espero dugu.

Amaitzeko, Tolosako Udala, Cartonajes Limousin eta Copytec babesleei, eskainitako laguntzagatik eskertu nahi diete antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!