Hiru domina Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2018ko uztailaren 2a

Hegats igeriketako infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketan zilarrezko bi domina eta brontzezko beste bat eskuratu dituzte Igarondo Urpekoak taldeko igerilariek.

21 igerilariko taldea joan da San Feliu de Guixols herrira, bertan jokatu baita hegats igeriketako Espainiako txapelketa. Herriko festak galdu dituzte, baina emaitzak bikainak eskuratu dituzte: zilarezko bi domina eta brontzezko beste bat.

Larunbatean Markel Arrizibitak eskuratu zuen lehen domina, 100 eskafandran. Bigarren egin zuen tolosarrak. Bere marka 2 segundotan hobetu zuen, gainera.

Arratsaldean, berriz, Haizea Izagirre izan zen marka galanta egin zuena, eta bigarren zilarrezko domina lortu zuen, irabazlearekin lehia estua izan eta gero.

Brontzezko domina infantil mailako neskek lortu zuten, ur gaineko 4X100 errelebo proban. Haizea Izagirre berak, Sara Agirrek, Naroa Artolak eta Maite Gibelaldek osatu zuten taldea. Bigarren postutik ehuneneko bakarrera gelditu ziren, baina lortutako hirugarren postuarekin pozik geratu ziren.

Bestalde, Sara Agirrek bosgarren postua lortu zuen 100 ur gainekoan, eta Irati Urrestik seigarrena 25 apnean. Kadete mailan, berriz, Nora Sarasola seigarren izan zen 50 ur gainekoan.

Asteburu honetan seniorren txanda izango da, Alacanten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!