Emaitza onak Bidasoa ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2018ko apirilaren 24a

Hegats igeriketako 49. Bidasoa ibaiaren jaitsiera jokatu zen igandean, Hondarribian. Igarondo Urpekoak taldetik hamaika igerilarik hartu zuten parte.

Gazteetan, Yera Laka bigarren geratu zen, 4 kilometroko ibilbidea 50 minutu eta 6 segundoan egin eta gero. Jone Gorostidi 3., Maddi Goenaga 5. eta Araitz Auzmendi 6.izan ziren.

Mutiletan, berriz, Markel Arricibita bigarren izan zen, 45:21eko denborarekin. Garikoitz Artola hirugarren eta Jon Telleria laugarren izan ziren.

Helduetan artean, berriz, Jose Mari Zamora bigarren izan zen, Jaime Caballeroren atzetik. Endarlatzatik Santiagotarrak klubaren instalazioetara dauden 10 kilometroak 1:36:44ko denboran egin zituen. Joserra Lazkanotegi hirugarren izan zen, Jesus Mari Peman zazpigarren eta Gregorio Mancisidor, berriz, zortzigarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!