Hospitalet de Llobregaten jokatutako hegats igeriketako Espainiako txapelketan, Igarondo Urpekoak taldeak urrezko lau domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat lortu ditu, asteburu honetan.
Irati Lakunza izan da taldeko kapitaina, eta hiru proba egin eta gero urrezko hiru domina lortu ditu; bai 100 eskafandran, eta bai 400 metroko bi probetan, ur gainetik eta eskanfandran. Oraintxe Espainiako igerilari nagusiena da dudarik gabe.
Gainera, nesken 4x100eko erreleboetan zilarrezko domina lortu zuen, Iratirekin batera Maria Magro, Olatz Eizmendi eta Intza Egizabalek ezusteko domina hau lortu zuten. Izugarria! Gainera Intzak 50 ur gainetiko proban brontzezko domina lortu zuen, bere senior lehenengo urtean. Ainhoa Tolosak ur azpiko probetan parte hartu zuen.
Azkeneko domina Aras Karakusek lortu zuen 100 eskafandrako proban, taldearen proba nagusian. Zenbat domina atera ote ditu proba honetan taldeak azkeneko 30 urteetan. Aipatzekoa ere Patxi Mongeren 6. postua, eta Mikel Estebanek bete zuen abiadurako proba. Unai Erasok taldea animatzeaz gain, ur gaineko proban aritu zen.
Beraz, staff teknikoa zoriondu beharko dugu, bai Jon Espina entrenatzailea eta baita Maitane Tolosa delegatua, emaitza aipagarriak dira eta.