Asteburuko albistea, Markel Arricibitak 100 metro urazpiko frogan (eskafandran) lortutako brontzezko domina izan da. Izan ere, igerilarien maila altua kontuan izan da, ez da lan erraza izan hain postua hona lortzea. Zorionak! Honetaz gain 50, 100 eta 200 urazaleko frogak ere egin ditu postu onak lortuz
Kadete mailan, Garikoitz Artola izan du lagun Markelek eta infantil mailan aldiz Jon Telleria eta John Barrell. Nabarmendu behar da denek beraien denborak hobetu dituztela.
Nesken taldea handiagoa izan da: Infantil mailan Maite Guibelalde, Irati Urresti, Saioa Artola, Malen Aranburu, Jone Gorostidi eta Haizea Izagirre abiadureko frogetan ibili dira eta Nerea Telleria, Sara Goenaga eta Naroa Artola iraupeneko frogetan. Talde ederra dute datorren denboraldirako infantilak
Kadete neskak ere gogor lan egin dute, baina konpetentzia itzela izan da. Garazi Goenaga, Nora Sarasola, Araitz Auzmendi eta Yera Laka ari dira experientzia hartzen horrelako frogetan.
Oso esperientzia polita izan da gure igerilari gazteentzat asteburu honetakoa. Oltz Ezimendi entrenatzailea zoriondu nahi dugu denboraldi honetan eginiko lan bikainagatik.