Igarondo Urpekoak taldeko kideak izugarri Bidasoako Jaitsieran

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2017ko maiatzaren 18a

Igande ezin hobea izan zen Igarondo Urpekoak taldearentzat Bidasoako hegats igeriketa jaitsieran. Bi irteera puntu ezberdinekin helmuga bakarra dute igerilariek: Hondarribiko portua.

Ibilbide luzeak Endalatza du irteera gunea: Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen den puntua hain zuzen ere. Ibilbide honek 13 kilometro ditu eta aurtengo baldintzak oso gogorrak izan dira euri urritasunaren ondorioz ibaiak emari txikia duelako. Hau ez da arazo izan ordea Igarondo Urpekeoakeko igerilarientzat: garaipen bikoitza izan zen. Jose Mari Zamorak zeharkaldia irabazi zuen, bere kategorian (beteranoetan) garaile izateaz gain, 2 ordu eta 20 minutuko denborarekin eta Mikel Esteban Senior mailako irabazle izan zen. Beteranoen artean (40 urtetik gorakoak) lehenengo 8 postuetan beste 3 igerilari sartu ziren: Jose Ramon Lazkanotegi (2. Postuan), Jesus Mari Peman (5. Postuan) eta Gregorio Mancisidor (8.postuan).

Ibilbide laburrak Konpantzia (Faisaien uhartea) du irteera gunea eta 6 kilometroko zeharkaldia egiten dute igerilariek. Juniorrek lan bikaina egin zuten eta Maddi Goenaga eta Markel Arricibita 2. Postuan gelditu ziren, Garikoitz Artola jarraian iritsi zelarik 3.postuan.

Emakumeen talde beteranoa ere ez zen atzean gelditu eta lehenengo 8 postuetan sartu ziren Nahualy Garcia (4. Postua), Ainara Galarza (6. Postua) eta Monika Rodriguez (8. Postua)

Emaitza ezin hobeak izan dira eta hala izatea espero dugu bi asteren buruan Donostian egingo den 3 hondartzetako zeharkaldian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!