Emaitza oso onak Orion jokatu diren Atlantikoko jokoetan

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2015eko uztailaren 20a

Igarondo Urpekoak taldeko hiru igerilarik, Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute Atlantiar jokoetan.

Orion eta Zarautzen 550 kirolariak lehiatu dute uretan jokatzen diren kirol desberdinetan. Surf-a, bela, piraguismoa, eta nola ez, hegats igeriketa, ur-irekien modalitatean.

Intza Egizabal, Olatz Eizmendi y Maria Magro tolosarrak aritu dira azken modalitate honetan, eta nola gainera!

Intzak, beti bezala izugarri, 1500 metroko eta 3000 metroko probak irabazi zituen, eta Maria y Olatz, podiumean ere egon ziren, Maria 1500 metrokoan, eta Olatz 3000 metrokoan.

Bestalde, Intza eta Mariak zilarrezko domina lortu zuten 4X2000 metroko proba mistoan, Josu Sarasola eta Gurutz Gorostizu, ordiziarrekin batera.

Zorionak denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!