Hiru urrezko domina, Italian

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2015eko ekainaren 11

Hegats Igeriketako Beteranoen Munduko Txapelketa jokatu da Ravennan. Igarondo Urpekoak Taldekoak bikain ibili dira.

Igaro berri den asteburu honetan ospatu da Ravennan, Italian, Hegats Igeriketako Beteranoen  Munduko Kopa eskuratzeko txapelketa.


Bertan, mundu osoko 26 taldek hartu dute parte, 30-60 urte bitarteko 250 igerilari inguru bilduz: japoniarrak, kolonbiarrak, Europako herrialde gehienetakoak... Tolosako Igarondo Urpeko Taldea ere bertan izan da, eta hainbat dominekin itzuli dira tolosarrak.


Patxi Mongek urrezko hiru domina lortu zituen, 45 urtetik gorakoen kategorian: ur gaineko 50 metroko, ur azpiko 50 metroko, eta ur gaineko 100 metrotako probetan. Gregorio Mancisidorrek berriz, seigarren postua eskuratu zuen 35 urtetik gorakoen kategorian, ur azpiko 50 metrotako proban.


Txapelketa honetan argi geratu da, beraz, beteranoek ere badauzkatela sasoia eta giro paregabea sortzeko planta.


Tolosako Igarondo Urpeko Taldetik zorionak igerilariei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!