Ohikoa den bezala maiatzaren azkeneko larunbatean, aurten 30ean, Roberto Jauregiren Oroimenezko hegats igeriketa txapelketa ospatuko da Usabalgo kiroldegiko igerilekuan.
Lau erkidegotik etorritako, 12 -15 urte bitarteko 120 gaztek, Roberto omenduko dute, ahal den era onenean, igeri egiten.
Roberto Jauregik hegats igeriketa Tolosara ekarri zuen entrenatzailea izan zen eta edozein kirolariri laguntzeko prest zegoelako ezagutzen dute tolosar askok eta askok, bere “Vespa”rekin kiroldegiko atarian ikusten dugun bezala.
Igarondo Urpekoak taldeak antolatutako txapelketa bi jardunaldietan ospatuko da, goizez 10:00etan hasita eta arrtsaldez 16:00etatik aurrera.
Kataluina, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko igerilariak ariko dira Usabalen, 50m-tik hasita 400eko probak gauzatu arte. Antolatzaileek ikusleentzat oso formatu ikusgarria izango dela pentsatzen dute.
Amaitzeko,Tolosako Udalari, Kutxari, Cartonajes Limousin eta Copytec, babesleei, eskainitako laguntzagatik, eskertu nahi dizkiete antolatzaileek.
Izugarizko zeharkaldi denboraldia egin du Igarondo Urpekoakek Hondarribin eta Donostian
Maiatza izaten da hegats igeriketarentzat zeharkaldien hilabetea, taldeak Hondarribian Bidasoako jaitsieran eta Donostian Hiru hondartzetako zeharkaldian parte hartu du, emaitza ezin hobeak lortuaz gainera.
Bidasoako zeharkaldiak bi distantzia ezberdinetan jokatzen da, Endarlazako zubitik abiatzen dena eta 15kmko distantzia duena eta Konpantziatik (faisaien irlatik) abiatzen dena eta 7 km-takoa dena.
Lehenengoa, izatez zailena dena, aurten nabarmenki gogorra izan da. Ur emaria ohikoa baina baxuagoa izan da eta horrek proba geldoago eta arroka tartean izatea egin du. Igarondoko igerilariak, dena den, beraien prestakuntza erakutsi dute eta Jose Mari Zamora garaile izan zen 2 ordu eta 15 minutuko denborarekin, Jesus Mari Peman taldekideak laugarren postua lortu zuelarik.
Proba motzean aldiz, gaztetxoen mailan Intza Egizabalek bigarren postua lortu zuen, Maria Magrok hirugarrena. Helduetan aldiz aipagarria izan zen Jose Ramon Lazkanotegiren hirugarren postua. Talde lan bikaina egiten lagundu zuten beste igerilariek ere: Leire Amatrian (junior 6.), Olatz Eizmendi (senior 5.) eta Josu Oliveri (senior 4.)
Donostian berriz, igerilari guztein lanari esker taldeen sailkapen orokorrean lehenengo postua lortu zuen Igarondo Urpekoak taldeak.
Junior nesketan Maria Magrok irabazi zuen, Intza Egizabal eta Maddi Goenagak podium zoragarri bat bete zuten. Gainera Irati Eizaguirre eta Leire Amatriain ez ziren urruti ibili.
Senior proban ere partaidetza handia izan zuen taldeak eta Jose Mari Zamorak bigarren postua lortu zuen. Berarekin batera, taldearentzat puntuak lortuz, Jesus Mari Peman, Josu Oliveri eta Izadi Egizabal izan ziren mutiletan eta Ainhoa Tolosa eta Maitane Tolosa nesketan.
Zorionak taldeari, eta orain udarako igerilekuko denboraldiari gogor eutsi behar diote.