Irabazten hasi du urtea Igarondo Urpekoak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2014ko abe. 16a, 18:19

Sant Feilú Gixols-en ospatutako Top 4 txapelketan emaitza izugarriak lortu ditu Igarondo Urpekoak taldeak. Hiru probetan garaile izan dira eta Espainiako bi errekor lortu dituzte.

Irati Lakunzak denboraldia oso indartsu hasi du. 400 ur azpiko proban 3´21”45 marka izugarria egin zuen eta ur gaineko 200ean 1´37”55 hamar urte zituen errekorra hautsi du. Denbora hauekin, Txinan jokatuko den munduko txapelketara joateko denborak egin ditu.

Aras Karakusek 50 ur azpiko proba irabazi zuen eta bigarren izan zen 100 eskafandrakoan. Horrela entrenatzen jarraizten badu, Iratirekin batera joango da Txinara, marka izugarriak egin ditzakeelako datorren denboraldi berrian.

Eta espedizioko gazteenak, Intza Egizabalek, lehenengo aldiz parte hartu zuen horrelako proba batean, eta helduekin oso ondo borrokatu du 50 eta 10 ur gaineko probetan. Laugarren eta seigarren postuak lortu ditu. Kirol honetan etorkizuna duela ikusi dugu.

Zorionak Jon Espina entrenatzaileari, igerilari guztiekin izugarrizko lana egiten duelako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!