PSIKOPEDAGOGIA

Ikasturte amaieran emozio gehiegi epe laburrean

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2025eko uztailaren 5a

Oharkabean iritsi da ekaina eta honekin batera baita ikasturte amaiera ere. Segidan, uztaila iritsi da, eta honela, guraso asko datozen hilabeteotan seme-alabekin zer egingo duten erabakitzen daude —haiek lanean dauden bitartean, noski—. Udako kontziliazioaren aroan bete-betean murgildurik gaude.

Ikasle eta familia gehienek poztasunez eta lasaitasunez hartuko dute ikasturte amaiera; izan ere, tentsio momentu asko bizitzen baitira ikasturtean zehar, baina era berean, ikasle askok dolu prozesu batetik igaro beharko dira galera datorrelako, galera ikaskide berdinekin ez direlako egongo, ikastetxez aldatuko direlako, ez dutelako gustuko duten irakasle hori berriro ikusiko… Urduritasuna ere presente egongo da: «Gai izango al naiz datorren urtea aurrera ateratzeko?».

Baina gizakiak egoera berrira egokitzeko daukan gaitasuna dela eta, galera naturaltasunez eta onarpenetik egiten bada, prozesu natural bat bezala biziko da. Beraz, guraso bezala ulertu behar dugu egun hauetan gure haurrak nekatuta egoteaz gain, sentsibleago, negartiago eta kezkatuago egotea… Aldaketek erronkak dakartzate, eta honek urduritasuna eta emozioak dantzan ibiltzea sortzen du.

 

«[...] hau da benetan garrantzitsua, tankerako egoerak behin baino gehiagotan biziko dituelako»

 

Prozesua naturaltasunez eta ulermenetik egiten bada, semeari edo alabari etorkizunean sortuko zaizkion dolu edo galera egoerei aurre egiten ikasiko du; hau da benetan garrantzitsua, tankerako egoerak behin baino gehiagotan biziko dituelako.

Beraz, atera liburuak motxilatik eta sartu toallak eta txankletak, eguraldiak lagunduko du eta…

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!