Zein ezaugarri betetzen ditu sentiberatasun handia duen haurrak?
- Oso sentiberak dira. Edozein emozio intentsitate handiarekin bizitzen dute. Txikiak direnean adibidez, haserrealdiak potenteak izaten dira, beldurrak intentsitate handiz bizitzen dituzte, eta maitasunari dagokionez ere, oso maitagarriak izaten dira.
- Ezaugarri hauek dituzten haur gehienek talde handiak baino, talde txikiak nahiago izaten dituzte. Lagunak edukitzen dituzte baina beraiek ongi aukeratuak, eta hauei fidelak izaten dira. Hauetakoren batek huts egiten badie asko sufritzen dute, eta beraien konfiantza galtzen dute.
- Pentsamendu errepikakorrak. Sarri pentsamendu errepikakorrekin obsesionatzen dira, adibidez, heriotzarekin. Orduan, gurasoei behin eta berriz, heriotzaz galdetzen diete.
- Bakarrik egotea gustatzen zaie. Estimulu asko jasotzen dituzte eta garuna nekatu egiten zaie. Orduan, ohikoa izaten da ikasgeletan deskonektatuta egotea zenbait unetan, honela, energia berreskuratzen baitute.
- Zarata ez dute gustuko. Nahiago dituzte lasai egoteko espazioak, jende gutxirekin.
- Intuizioa. Oso intuitiboak izaten dira, eta honek lagundu egiten die lagunak aukeratzen edo bestelako aukeraketak egiten.
- Maitagarriak eta pertsona onak. Enpatia oso garatuta daukate eta oso maitagarriak izaten dira.
- •Emozio asko bizitzen dituzte egunean zehar. Emozio asko bizitzen dituztenean, batzuetan ito egiten dira eta ekintza txikienaren aurrean negarrez hasten dira, haserre edo oso urduri jarriz.
- Argia. Argiak molestatu egiten die momentu batzuetan.
- Arropa. Zenbait testura ezin dituzte jasan. Esaterako, bakeroak, leotardoak…
Aipatu ditugu ezaugarriak orokorrak izan arren, sentsibilitate handiko haurra izateko, ezaugarri gehienak bete behar dira, baina ez denak.
Beraz, ongi bideratuz gero, gaitasun honek haurra heldu berezi batean bihurtuko du. Harreman osasuntsuak eratuko ditu, enpatiaz, eta bere burua nola zaindu badakielako. Intuizioak ere asko laguntzen die, hala ere, emozioak horren era intentsuan bizitzeak nekea sortuko die.
Gurasoen aldetik haurraren sentsibilitate izaera ezagutzea ezinbestekoa da, errespetatzea eta naturaltasunez indartzen joatea, inteligentzia emozionalaren eta emozioen kudeaketaren bitartez.