Argi dagoena da, laguntasuna bizitzeko modu eta etapa desberdinak daudela. Haurrak garenean, modu batera harramantzen gara, momentuan oinarrituta. Honela, haurra beste haur batekin haserretzen bada edo baztertzen badute, zuzenean eta aurpegira esango diote elkarri esan beharrekoa. Prozesu hau honela ematen da, oraindik lenguaia guztiz garatu ez dutelako, eta baita barne pentsamendu eta intentzionalitatea garatzen ari delako, haurraren eboluzioaren barnean.
Nerabezaroan, pertsonak inoiz edukiko dituen lagun kopuru handiena izango du. Gainera, nerabearentzat lagunak bere munduaren ardatz dira, eta erlazioak intentsuak izango dira. Haserrea eta bazterketari dagokionez, haserrea liskar bizi baten ondorioa izan dateke, edota aurpegira esan gabekoen ondorioz, egun batetik bestera albo batera uzten den lagunen arteko bazterketa. Etapa honetan, lengoaia osatuta dago, eta gazteak barne pentsamendua eta intentzionalitate gaitasunak garatuta dauzka. Hori bai, talde identitatea dela eta, adin tarte antzeko lagunak edukiko dituzte.
Heldu aroan, lagunak beharrezkoak izaten jarraitzen dute, baina harremana ahulagoa da. Gainera, lagunen artean adin desberdintasuna egon daiteke, funtsean garuna eta honekin batera lengoaiaren garapena eman delako, talde identitateak ez dauka hainbesteko pisurik eta horregatik adin desberdinetako lagunak dauzkagu. Adin tarte honetan, eboluzioa amaituta dagoenez, ez litzateke bazterketarik egon behar eta gatazkaren bat emanez gero, heldutasunez kudeatzeko gaitasuna eduki beharko luke helduak. Baina modu batera edo bestera haserreak eta bazterketak gertatzen dira. Aurreko bi etapekin konparatuz, bazterketa sotilagoa izango da, adibidez, afari bat antolatu eta pertsona horri ez abisatzea, Whatsapp-eko beste talde bat sortzea pertsona hori gabe…
Modu batera edo bestera, bazterketak eta liskarrak min egingo diote bizitzen duen pertsonari. Hori bai, desberdina izango da adin tartearen arabera. Haurrei eta nerabeei bazterketak min handia egiten dien bitartean, helduek garatu dituzten estrategiak direla eta, bazterketak sortutako mina errazago gaindituko dute.
Galdera honekin amaitu nahiko nuke idatzia: «Gizakiok berezkoa ote dugu bestea baztertzea, hau da, laguna baztertzea?».