Nola kontrola ditzakegu urduritasun momentuak?
- Antolaketa. Egutegi batean zehaztu ditzakegu kurtsoa amaitzeko falta diren egunak eta horren arabera antola gaitezke. Azterketen egunak zehaztu ditzakegu eta zailenetik errazenera ikasten hasi gaitezke.
- Atsedena hartu. Ordu berean oheratu beharko genuke eta saiatu ohean pentsamenduak alde batera uzten. Gehiago esnatzen bagara edo gehiago kostatzen bazaigu lo hartzea ez gara obsesionatu behar, normala da sasoi honetan horrelakoak gertatzea eta. Pentsatu laster amaituko direla azterketak eta gero oporrak iritsiko direla.
- Azterketen aurrean. Galdera errazenetik hasi gaitezke eta ez dakizkigunak azken momenturako utzi. Idazten hasi eta aurrera egin ahala lasaitzen joango gara eta hasieran blokeatuta genituen galderak seguru aurrerago erantzuten has gaitezkeela.
- B plana prest eduki. Emaitzak ez badira nahi bezalakoak izan, beste ibilbide batzuk aztertuta edukitzea garrantzitsua da. Hau da, ikasketa zehatz bat burutu nahi izanez gero, baina notak ez badigu ematen, ordezko beste bat bilatu dezakegu eta pentsatu inoiz ez dela jakiten bide berri horrek zer ekar dezakeen. Askotan gehiegi kezkatzen gara ustez behar genuena ongi atera ez delako, baina gero, ohartzen gara hartu dugun bidea ere egokia zela.
- Baikortasuna. Beti saiatu egoerari bere alde onak ikusten. Adibidez, oporrak laster iritsiko direnez, denbora izango dugu disgustoaz pentsatu, egoera onartu eta hurrengo ikasturterako indarrak berritzeko.
- Lagundu. Seme edo alabaren emaitzak kaskarrak izan badira ere, guraso bezala, ondoan egotea da gure eginkizuna eta hurrengo urteari begira jartzen laguntzea. Lan egiteko konpromisoa eskatu beharko genieki seme-alabei eta ikasturtean zehar adi egon beharko genuke seme-alabaren eboluzioaren inguruan.