Psikopedagogia

Antsietatea haur eta gazteengan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2021ko abe. 14a, 10:31

Gizarte azkar eta exijentean bizi garela esatea ez da ezer berria. Azken urte hauetan, batez ere interneta eta mundu globalizatutako parte bilakatu ginenetik prosperitateak aldaketa handiak bizitzea bultzatu du. Hori dela eta, exijentzia maila nabarmen handitu da haur eta gazteengan.

ZEIN DIRA ANTSIETATEA BULTZATZEN DITUZTEN ALDAGAIAK?

Gurasoen espektatibak:  Haurra eskolan hasten den unetik, guraso askok hainbat espektatiba egiten dituzte eta urte gutxitan hainbat eskolaz kanpoko ekintzetan apuntatzen dituzte, benetan lasai eta aisialdiaz gozatzeko tarte gutxi utziz. Pisua beraien seme-alabak formatuenak izatean jartzen dute eta ez benetan garrantzitsua dena, haurraren denbora librea eta jolasteko denbora.


Ikasketak: Ikasketa mailan, aurreko belaunaldiek baino eduki gehiago sartzen zaizkie ikasleei, goizago eta zailagoak. Gainera, noten presioa dago. Ikaslea ikasketetan aurrera doan einean , antsietate egoerak bizitzea ere ohikoago da aipatutako noten presioa dela eta. Gaur egungo ikasleari, nota hoberenak exijitzen zaizkio unibertsitatean sartzeko, beraz notak, selektibitatea, gurasoen espektatibak, ikasketa horiek ikasi nahia…. Antsietatea sortzeko osagai perfektuak dira.


Itxuraren gizartea: Sare sozialak direla medio, inoiz baino gehiago itxuraren gizartean bizi gara. Honela, gaztetxoek batez ere, beraien irudia sortzen ari diren urte hauetan, aurrez ezarritako itxura kanonan edo estandarrak betetzeko presio handia jasotzen dute.
Biolentzia: Komunikabideetan biolentzia albisteak jasotzen ditugu une oro. Gerrate bat dela, koronabirusa dela… sarri mundua amaitu egingo denaren mezua jasotzen dute gazteek eta beraien bizitza laster amaituko delaren pentsamendua garatzen dute batzuk. Pentsamendu hau oso arriskutsua da suizidiora bideratu dezakeelako.


Familia egoera: Gaur egungo gizartean, familiak aldaketa handia bizitu du. Alde batetik, emakumearen lan munduratzeak bi gurasoak berandu arte lanean egotea bideratu du eta askotan haurra edo gaztea gurasorik gabe egoten dira ordu asko etxean. Era berean, banaketa kasuak ere asko ugaritu dira eta hauek ez badira ongi bideratzen arazo asko sor ditzake haur zein gazteengan.

Gelditzea eta lasai egotea lehen hain ohikoa zena gaurko gizartean ahaztu egin zaigula dirudi. Beti mugimenduan egotea eskatzen zaigu, lanean ez bada kirola egiten, ikastaroren batean, gauza da ez geratzea. Tamalez, lasaitasuna behar beharrezkoa da norberak bere bizitzako piezak enkajatu eta aurrera ongi joan ahal izateko. Zer esanik ez dago, haur zein gazteengan beraien identitatea sortzen ari den unean, zimentuak jartzen ari den momentuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!