Psikopedagogia

Klasetik telelanerako aldaketa nola ematen dute gaztek?

Erabiltzailearen aurpegia

Koronabirusaren osasun krisiak aldaketak bultzatu ditu esparru guztietan. Ikasketetan ere bai, klase presentzialetik telelanera igaro baitira ikasleak eta irakasleak. Baina, nola eragin die horrek?

Gazteek ikastolara joateko arrazoietako bat lagunekin egotea izaten da, gelan, jangelan etab… Oraingo egoera dela eta, lagunekin ezin dute egon eta honek tristura eta amorrua sortzen die. Bestalde, telelanak, ikasleen artean dauden desberdintasunak areagotu egin ditu. Ikasle batzuk, ordenagailuak eta internet konexioa ona dute baina egoera prekarioagoa duten familiak atzean geratzeko arriskua dute.

Gainera, ikasketa zailtasunak dituzten gazteak albo batera geratzeko arrisku gehiago dute eta bide batez deskonektatzeko. Ikasle hauek plangintza zehatz bat behar dute, ebaluazio irizpideak zehaztuta eduki eta bidaltzen zaien lana aurrez egokituta egon behar du. Tamalez, kasu gehienetan ez da horrela gertatzen eta deskoneksioa handiagoa da ez baitago irakasle bat presentziali egoera bideratzeko.

Eskolako nanetan  konektatuta egotearen arira ,denborak ere ez du laguntzen, izan ere, gero eta deskoneksio gehiago dago , hau da, eskolara ez joateak, ez dagoela dirudi eta ikasleak eguneroko lanetik deskonektatu daiteke. Hau ez da egia, kurtsoak beste era batera aurrera jarraitzen baitu.

Nahas pila honetan, gazteak helduak bezala, ez jakintasunera egokitu beharrean daude eta ez jakintasunak sortu ditzakeen antsietate eta kezkari aurre egiteko estrategiak landu beharrean daude.

Tamalez, hezkuntzaren erantzunean, gehiago zentratu dira edukiak aurrera ateratzen, eta ez irakasle, guraso eta ikasleen behar emozionaletan zentratzen. Beste behin, agintariak hezkuntza komunitatetik deskonektatuta daudenaren sentsazioa daukat eta , ikasleak, guraso zein irakasleek estresatuta, lanez lepo eta galduta daudela.

Gakoa ez dago materietan ariketa gehiago egiten jakitea, baizik eta erantzun eta estrategia zehatzak ematea irakasleei lehenik eta gero famili zein ikasleei. Orain, inoiz baino gehiago emozioei eman behar zaie hitza baina aipatu dudan bezala, agintariak emaitzetan zentratzen dira eta ez irakasle, ikasle eta gurasoen beharretan.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!