Psikopedagogia

Nola lortu dezakegu komunikazio eraginkorra?

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2019ko urr. 11a, 11:00

Denbora guztiankomunikatzengaude, ixiltasuna ere komunikazioa da. Jaikitzen garenetik oheratu arte, komunikatzen egongo gara.

Bi komunikazio mota daude, bata hitzez esaten duguna eta bestea gorputzarekin adierazi eta esaten duguna; keinuak, isiltasuna, gorputz espresioa, talde honetan sartuko genituzke.

Eguneroko bizitzan, hainbat eta hainbat egoera biziko ditugu etagarrantzitsuenaklan munduan, lagunekin eta familian izango ditugu. Egoera desberdin hauek gure emozioak ere piztuko dituzte, eta emozio hoien artean askotan hasarrea egongo da.

Hasarretzen garenean, oharkabeko ekintza ohiu egitea izaten da, ia beti min egiten duten hitzez lagunduta. Portaera honek, egoera hobetu beharrean egoera gaiztotu egiten du eta ondorioz, aurrera egin beharrean atzera egiten dugu.

 

IKAS DEZAGUN ONGI KOMUNIKATZEN

  1. ZAINDU AHOTS TONUA, GORPUTZA ETA BURUA HOTZ EDUKI: Autokontrolak gure buruari egoera zailetan eusteko gaitasuna da. Egoera zailetan, arnasa sakon hartu eta egoera ahalik eta modu osoan ikustea beharrezkoa da, paperak galdu baino lehen.

  2. ESAN BEHAR DENA ESAN BEHAR DA: Gauzak bi eratara esan daitezke, ohiuka min eginez, edo tonu lasaiean baina firme. Tonu lasaian esateak, segurtasauna eta entzuteko gaitasuna erakusten dute, eraginkorragoak dira eta bi aldeen artean zubiak eraikitzen laguntzen du.

  3. BESTEARI AUKERA EMAN BERE IKUSPEGIA AZALTZEKO: Eztabaidetan, bakoitzak bere ikuspuntua esaten du, modu bortitzean bestea entzun gabe.” Nork oihu indartsuago egin orduan etagaraileago izango zara”benetan guztiz kontrakoa gertatzen da. Batak besteari ez dio entzuten eta honela ezinezkoa da arazoaren irtenbidera iristea

  4. EGOERAZ IKUSPEGI ZABALA IZAN: Sarri arazo bat etortzen denean egoera beltz ikusteko joera izaten dugu. Honek, urduritasuna eta ezin egona sortzen du. Arazoa ikuspegi desberdinetatik ikusi eta irtenbide desberdinak bilatzea ezinbestekoa da antsietatea jaitsi eta bide berriak jorratzen hasteko.

 

Autokontrola galtzen dugun egoeretan ongi komunikatzea erronka bat da, egunero landu behar den ariketa da. Horretarako, enpatia, norbere burua ezagutzea, asertibitatea eta harremanez ikuspegi positiboa izateak behar beharrezkoak dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!