Psikopedagogia

Liburuetako irudiek irudimena lantzen laguntzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2019ko urt. 28a, 10:17

Idoia Apaolaza psikopedagogoarekin irudimenaren gaia landu dugu. Izan ere, gaztetxoei zuzendutakoetan irudiak eta ilustrazioak maiz agertzen diren arren, horiek desagertuz doaz eta ondorioz, gure irudimena ere lausotauz doa.

Liburuen munduan hainbat genero eta estilo topatzen ditugu. Honela, liburuak etapaka aztertzen baditugu, irudien erabilpena adinean aurrera egin ahala gutxitzen joaten dela ohartuko gara.

Ildo honi jarraituz, haurrak txikiak direnean, haur hezkuntzako liburuak adibidez, marrazki eta irudi handiez ornituta daudela ikusiko dugu, letra gutxi eta esaldi laburrak. Honek, irudien bitartez idatzia dagoena ulertzen laguntzen du eta guztiz baliagarria da hitzen ikasketa, irakur ulermena burutzeko. Era berean, haurraren imajinazioa, ahozkotasuna, emaria eta komunikazio gaitasunak garatzeko garrantzitsuak dira aipatutako marrazki eta irudiak.

Haurra hazten dioan heinean, LH 2-3 mailatik aurrera, non kasu gehienean haurrak ongi irakurtzen duen, irudien erabilpena gutxitzen joaten da. Beraz, hizkiak interpretatu eta irudien soportea albo batera uzten da. Honek, imajinazioa gutxitzea ekartzen du eta baita irudiek sortzen duten xarma ere albo batera uztea ere. Irakur zailtasuna duten ikasleentzat, dislexia kasuak adibidez, irudien laguntza garrantzitsua da, irakurria ulertzen laguntzen dutelako, beraz, zergatik utzi irudi zein marrazkiak albo batera?

Adinean aurrera goazela, eleberrietan adibidez, helduon eleberrietan ez daukagu marrazkirik, justu justu eta ez beti, liburuen azalean. Honek, liburua pobretzea sortzen du nire ustetan, marrazkiak eta argazkiek istorioa indartu eta atseginagoa egiten laguntzen dutelako.

Pentsatzeko izango litzateke, marrazki zein irudien gutxitzea eta kentzea eleberri, liburu zientifiko zein olerki liburuetan zergatik gertatzen den, zeren eta egunkarietan ez da berdina gertatzen.

Albisteak, aldizkarietako artikuluak, garrantziaren arabera kolorezko irudiek laguntzen die beti mezua indartzeko erabiltzen dute baina aipatzen nuen bezala ez da berdina gertatzen eleberri, liburu zientifiko edota olerki liburuetan, zergatik ote?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!