Egoera hauek guraso askorengan antsietatea sortzen dute eta ez dakite ongi nola jokatu. Beraz, zer egin dezakegu?
1) Egia esan. Guk gure seme-alaba gugan konfiatzea nahi dugu. Goiz ala berandu jakingo du, beraz modu lasai eta hoberenean gaiaz hitz egi.
2) Egiak min egiten badio, hitz egin egoeraz. Kontatu gu nola sentitu ginen egoera horretan eta, esan handitzen ari dela eta gaur pauso bat gehiago eman duela bide horretan.
3) Nahiz eta egia jakin, argi utzi bera maite dugula eta egoera horren erruduna ez dela, adibidez, banaketa baten aurrean. Olentzeroren kasuan, opariak jasotzen jarraituko duela esan, eta baita, familia zein lagunekin Gabonak ospatzen jarraituko dugula.
4) Normaltasuna mantentzea eta erakustea garrantzitsua da. Gaiari aurre egin behar zaio eta horretarako berari argi eta modu lasaian trasmitituko diogu; heriotzaz galdetzen badu, inork ez dakiela hil eta gero zer dagoen esango diogu eta denok hilko garela, baina garrantzitsuena orain elkarrekin gaudela esan behar zaio eta oraindik egun horretarako asko falta dela.
Egoerak normaltasunez hitz egitea garrantzitsua da, honela, konfidantza lantzen ari gara eta nahiz eta egoera “zertxobait” aldatu adibidez, Olentzeroren sekretuarekin, Gabonetako magiaz disfrutatu daitekeela argi utziko diogu eta ospatzen jarraitu.