Azken hogei urteetan familia motak desberdinak sortu dira. Garai bateko bikote “klasikotik” (ama eta aita) mota desberdinetako familietara igaro gara. Honek, familia ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak sortu ditu eta beraz, gizartea eraldatu da.
Zein dira gaur egingo familia ereduak?
-
OHIKO FAMILIA: Aita eta amak osatua, gehienez hiru seme-alabekoak
-
SEXU BEREKO FAMILIAK: Bi sexu bereko bikoteak osatzen dutena da( aita-aita edota ama-ama)
-
FAMILIA MONOPARENTARA: Kide batek osatutako familiak dira, ama eta semea edo alaba, edota aita eta seme-alabak
-
BANATUTAKO FAMILIAK: Gurasoak banatu dira eta haurrak kustodiaren arabera aitarekin denbora bat egongo da edota amarekin. Kasu batzuetan, bikoteak ongi amaitu badu ez da arazorik egongo egunak eta denbora tartea aldatzeko bikote ohiarekin, bestela kustodiaren arabera izango da.
-
AITA EDO AMA ESPETXEAN DUTEN FAMILIAK: Haurra amarekin bizi da, aita edota aitona eta amonarekin eta aitarekin harremana izaten du edo amarekin espetxean dagoenarekin baina egoera dela eta noizbehinkako harreman zuzena izaten dute.
-
AITA EDO AMA ETXETIK KANPO DENBORA LUZEZ EGOTEN DIREN FAMILIAK: Lan arrazoiak direla eta, aitak edo amak denbora asko igarotzen du etxetik kanpo. Beraz, bere presentzia batzuetan presen dago baina beste batzuetan ez dago.
-
AITA EDO AMA GALDU DUTEN FAMILIAK: Aita edo ama hil zaien haurrak. Haurra aitarekin edo amarekin bizi da.
-
FAMILIA NON SEME-ALABA ADOPTATUA DEN: Bikoteka edota pertsona batek haur biologikoa ez dena adoptatzen duenean da. Askotan, herrialde eta kultura desberdinetako haurrak izaten dira.
-
HARRERA FAMILIAK: Bikoteak haurra bere familian hezten du denbora batez. Haurrak bere familia biologikoarekin harremana dauka eta helburua familia biologikoa(aita edo amaren egoera hobetzean) familia biologikoa itzultzea da.
Seme-alabak heztea lan neketsua da eta askotan gertuko familiaz gain familiek familia luzeagoen laguntza behar izaten dute, batez ere kide batez osatutako familiek. Puntu honetan, azpimarratzekoa da aiton-amona, izeba eta osaben laguntzak duen garrantzia familien aniztasunetan eta haurren heziketan ere. Bestalde, garrantzitsua da familia eredu desberdinak naturaltasunez haur guztiekin lantzea, eskolan, familian eredu guztiak direlako egokiak eta garrantzitsuak.