Pasahitza (zaharra)

Gazteen aisialdia

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko urriaren 16a

Non igarotzen dute gure gazteek beraien denbora librea? Zenbateraino baldintzatzen du kultur eskaintza inguruak?

Aisiladia denbora librearekin lotzen da, gaurko gazteentzat, ikasketa arautik kanpo dauden ekintza “extrak” izango lirateke; futbola, pilota, gimnasia ritmika…

Gazte guztiak ezin ditugu zaku berdinean sartu, badaude gazte batzuk kirola egitea asko gustatzen zaienak eta ikastola amaitu bezain azkar edota oporretan pilota eta futbolean pasatzen dutenak. Badaude, beste gazte batzuk, lagunekin erlazionatzea gustatzen zaiena baina modu lasaiagoan eta leku batean lagunekin elkartu eta beraien aisialdia bertan pasatzen dutenak, batzuk gaztelekuetan, non aurrez hainbat ekintzen aukera izaten duten, edota gazte lokaletan edota kalean.
Gaur egungo gazteek, mugikorrekin jolastea gustoko dute, gehienetan sareko jokuetan jolasten dute edota Instagram bezalako sare sozialetan ibiltzen dira.
Eskaintza aldetik , gaztea bizi den inguruak asko dauka esateko. Ez da berdina herri txiki batean bizitzea, non eskaintza ia murritza izango den edota hiri batean bizitzea. Herri txikietan edo landa eremuko herrietan, ohikoa izaten da guraso elkarteak antolatutako eskaintza, non eskaintza oso baldintzatuta egoten den partehartzaileen kopuru aldetik eta adinarengatik. Beraz, herri txiki askotan gazte hauek herri handiagotara joan behar izaten  kultur eskaintza eta aisialdi eskaintzaren bila eta beraien herrian aurrez antolatutako eskaintzarik ez dutenez izaten  beraien aisialdia pelotan , futbolean edota mugikorretan igarotzen dute.
Herria ertaina bada, eskaintza zabalagoa izaten da, batzuek aretoak dituzte eta zinema edota antzerkia bezalako eskaintzetan partehartu dezakete gazteek.
Laburbilduz, gazteen aisialdia garaiak eta inguruak baldintzatuko dute. Bizipenak, lagun taldeak eta kultur eskaintzak, eraikitzen ari den gaztearen nortasun eta identitatean eragina izango du. Hau dela eta, gazteekin erlazionatzen garenean kontutan izango dugu garaiak aldatu direla eta honen ondorioz aisialdia bizitzeko modua ere bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!