Psikopedagogia

Badator ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko irailaren 17a

Ikasturte berria hasterako orduan kontuan izan beharreko gomendioak eman dizkigu Idoia Apaolaza psikopedagogoak.

NOLA AURRE EGIN KURTSO HASIERAKO ERRONKEI ARRAKASTAZ

Ikas urtea hasi berria dugu eta horrekin batera hainbat erronka desberdinei aurre egin beharko die ikasle zein hauen familiek.
Zein dira erronka berriak?
Lagun berriak, ikastetxe berria, unibertsitate berria, herri aldaketa… egoera berriek urduritasuna sortzen dute ez baititugu egoerak  kontrolatzen eta garunak ez baitaki egoera berriak arriskutsuak izango ote diren eta nola egingo dien aurre ahalik eta kalte gutxien pairatuz.
Nola aurre egin daiteke erronka berriei arrakastaz?
URDURITASUNA: Onartu urduritasuna. Urduritasunak sor ditzakeen ezinegonak, haurrak ohikoa baino gehiago hasarretzea, amets gaiztoak, ahalik eta naturalena biziko dugu eta gure burua lasaitzeaz gain seme-alabari normaltasuna eta lasaitasuna trasmitituko diogu
EGOERA BERRIAREN ALDE ONAK IKUSI: Egoera guztiek alde positiboa dute, erronkak identifikatu eta alde positibioez hitz egin seme-alabekin(eskolaz aldatu bada, lagun berriak egingo dituela, asko ikasiko duela, kurtsoan zehar egingo dituzten ekintza atseginak)
BABESA: Gurasoen laguntza izango dutela esan, bai ikasketetan laguntzeko eta baita sortu daitezkeen gatazkei irtenbidea emateko ere.
NORMALTASUNA: Ohiko ordutegira ohitzea komenigarria da egoera ahalik eta naturalen bitzeko. Horretarako, otorduetako orduak, ohera joateko orduak ,udako ordutegia baina goizago izatea garrantzitsua da eta astea deskasatuta eta indarberrituta hastea.
BAIKORTASUNA: Erronkak zailtasunak dira baina zailtasunek modu onean gainditzeak autoestima eta heldutasuna sortzen dute. Beraz, baikortasunez helduko diogu ikas urteari eta gure buruarengan eta gure seme-alabengan konfiatuko dugu.
Bizitza erronkez beteta dator, orain udako oporren atsedena eta patsada albo batera utzi eta lanean jartzeko garaia da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!