Psikopedagogia

Ikasturte bukaera iritsi da!

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko uzt. 5a, 12:29

Idoia Apaolaza psikopedagogoak ikasturte bukaeran pilatzen diren sentimenduez hitz egin digu, eta udako oporraldirako hainbat gomendio eman dizkigu.

Amaitu da kurtsoa eta ziklo berrian sartzen gara bai ikasleak zein hauen gurasook ere. Denbora librea nola antolatu eta denborari ahalik eta etekinik gehien ateratzea izango da udako proposamena.
Baina ikas urtea amaitzean, ikaslearengan eta baita gurasoengan ere emozio asko bizitzea sortzen du. Alde batetik, ikas urtea amaitu eta hurrengoan pentsatzen jartzen gara, beste batzuk ziklo aldaketa dela eta, lekuz aldatu beharko dute eta  hainbat emozio sortzen dira, zeintzuk dira eta zergatik?
Tristura puntu bat: Garunak lan asko egin duenean eta gero geratzean, ohikoa izaten da denborarekin zer egin ez jakitea eta “hutsune” momentuak bizitzea
Melankolia: Hainbeste urteetan ibilitako ikastola atzean utzi eta beste ikastola batera joan beharrak edota agian herriz edota beste hiri batera joan beharra(Unibertsitateko ikasketak), ikasle batzuetan ulertzen ez duten melankolia sortzen die. Baina prozesua guztiz normala da, aldaketa baten aurrean daude eta aldaketek urduritasuna eta kezka sortzen dute. Galera bat egon da, eta erronka berriekin egingo dute topo
Kezka: Ikas urtea gaizki joan bada edota erdipurdi, guraso askok kezka izaten dute ia hurrengo ikas urtea nola joango den eta baita bidean sor daitezkeen gatazkeei ere.Laguntza profesionala behar den baloratzeko momentua da.
ZER EGIN?
DENBORA HARTU: Hausnartu gertatzen eta bizitzen ari garen emozioa. Irtenbide posibleak abian jarri
GOZATU AISIALDIAZ: Eguraldi onak animoak altxatzen laguntzen du. Energia gastatu hondartzara joanez, lagunekin egonez
LAN PIXKA BAT EGIN:Ikas urtea ongi hasteko komeni da udaran ere, neurri txikian lan piskabat egitea. Ikasleak zailtasunak badauzka, psikopedagogoa batekin harremanetan jartzea komeni da
PLANIFIKATU: Ikastetxe berri batean hastera badoa, planifikatu nola antolatuko zareten. Ikastetxea bisitatu dezakezue, honek estresa gutxitzen lagunduko du.
HARREMANDU: Lagunekin irten, mendi irteerak egin, elkarrekin gure bizipenak kontatu, barrua askatzen laguntzen du eta segituan barruko korapiloa askatzen dugula nabarituko dugu.

Udaran, hainbat ekintza egitea komenigarria da, batez ere, kanpoan. Denbora librea gozatu eta energiaz kargatzeko garaia da, laburbilduz, irakurri, jolastu, harremandu eta barruko korapiloak askatzeko momentua da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!