Psikopedagogia

Nerabeak eta lagunen arteko harremanak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko eka. 7a, 13:22

Nerabezaroa edota adoleszentzia aldaketen garaia da, bai aldaketa fisiko zein psikologikoak. Nerabeak bere gorputza inoiz baino azkarrago aldatzen ari dela ikusi eta sentitzen du. Gainera, familian bere independentzia nahi izaten du eta sarri izaten dira gurasoekin izaten dituzten liskarrak.

Lagunekin aldiz, inoiz baino garrantzia gehiago izaten dute, beraiek gabe ezin dutela “bizi” dirudi baina zergatik?


TALDE IDENTITATEA: Nerabea talde horretako kide sentitzen da, bere egiten ditu talde horren ohiturak;janzteko modua, hitz egiteko modua, pentsatzeko modua.Lagun taldeak segurtasuna ematen dio eta baita  askatasuna ere
EGOERA BERDINA BIZI DUTE: Lagunek nerabeak direnez ere , behar berdinak dauzkate, ikastetxe bera dute, afizio berdinak eta aisialdia ere. Ondorioz , lagunekin ulertuak eta onartuak sentitzen dira
SARE SOZIALAK: Gaur egungo gazteak egun guztia lagunekin “konektatuta “ daude, presentzialki zein birtualki. Honek lagunez tentu egotea sortzen dio , askotan betebeharrak albo batera uzten dituztelarik adibidez; ikasketak edota familia bisita bat
ERLAZIONATZEKO MODUA:Nerabeak taldeko kide izan nahi du eta sarri liderrak esaten duena egiten du. Hau dela eta, bere  nahiak askotan albo batera utzi ditzazke, liderrari eta batez ere taldeari jarraitzeko
HASERREALDIAK:Garrantzitsua da hasarreak edota ezberdintasunak lantzea. Nerabeak jakin behar du lagun batzuekin gustorago dagoela besteekin baino eta hori normala dlea. Garrantzitsua da  beraz, ongien edota bere nortasuna gehien gerturatzen diren pertsonekin egotea.

Nerabezaroa aukeraz betetako garaia da, lagunak, aisialdia, esperientzia berriak. Hau dela eta, lagunekin harreman onak izateak asko lagunduko dio gazteari nerabezarotik heldu aroko transizioa ahalik eta ongien egiten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!