Psikopedagogia

Gazteak eta kontsumoa

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko maiatzaren 17a

Alkohola eta tabakoa kontsumitzea normaltzat jotzen da gure gizartean. Lagunekin pote batzuk hartzea, afari bat, sagardotegi garaia... guztiz normalizatuta dago; are gehiago, sozializatzeko tresnatzat jotzen da.

Hau dela eta gurasoak euren seme-alaben aurrean, guztiz normal kontsumitzen dute alkohola zein tabakoa. Baina normalizazioak badauka bere koxka, izan ere, haurrak zer ikusi hura ikasten du. Beraz, batez ere haurra nerabe bilakatzen denean, berak bere guraso bezala, alkohola kontsumituko du, tabakoa erre ere bai sozializatzeko, eta baita ere, debekatuta dagoenak erakarri egiten duelako.

Gero eta ikerketa gehiagok adierazten duten bezala, gazteen arteko kontsumoa gorantz doa arrazoi hauengatik:

  • Gizarte mailan daukan onarpena: Bizitza pribatu eta publikoan
  • Familia arazoak: Hainbat familia arazoen aurrean, seme alabek kontsumoan aurkitzen dute “babesa”. Batez ere, bere egoera berdina bizitzen ari diren pertsonen babesa, talde identitatea
  • Tabakoa: Nahiz eta lege aldetik hainbat arau zorroztu, gazte askok tabakoa erretzen dute.
  • Tabakoa eta alkohola: Beste drogen sarrera dira, marihuana edota kokaina


Europara begiratuz, Espainia kontsumo indize altuena duen herrialdea da. Hau aipatu ditugun arrazoi desberdinengatik da. Alde batetik, kontsumoa gutxitzeko bultzatzen diren kanpainak ez direlako nahikoa. Formazio gehiago behar da hezitzaileen aldetik eta baita gurasoen aldetik ere. Kontzientzia indartu behar da eta normalizazioa arriskutsu bezala ikusi.


Era berean, gazteen aisialdia bizitzeko politikak indartu behar dira; eskaintza zabaldu, beraien beharrez galdetu, beraiei ere formazio eskaini, hau da, gaia tabu izateaz hasi eta arazoari aurrez aurre egin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!