Psikopedagogia

Ikasketa teknikak zer dira eta zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko maiatzaren 10a

Ikaste prozesua jaiotzen garenetik hil arte ematen den prozesua da. Denok ikasten  dugu bakoitza  bere erritmora.

Haurra ikastolan hasten denean, ikasketa arautuak egiten hasten da, batez ere Lh tik Aurrera, 6 urte arte eskolara joatea ez da beharrezkoa.
Mailaz aurrera diboan moduan, ikasketek esfortzu eta antolamendu gehiago eskatuko die.Puntu honetan garrantzitsuak dira ikasleak berari egokien eta efektiboen zaizkion ikasketa teknikak edukitzea.

ZER DIRA ETA ZERTARAKO?
IRAKURKETA: Testu bat landu behar denean, hau da, ikasi egin behar denean, irakurketa prozesuak hainbat etapa ditu.
Irakurketa gainekoa: Gaia zertaz ari den jabetzen laguntzen du, ikaslea kokatzen
Irakurketa sakona: Azpimarraketan oinarritua, ideiak identifikatu, antolatzen hasten dena
AZPIMARRAKETA: Zatika, parrafoka egingo da eta bertan, ideia nagusiak identifikatuko dira
ESKEMAK. Ideia Nagusia identifikatuta egongo da eta gero azpi ideiak edota bigarren mailako ideiak idatziko dira
Eskema motak daude; giltzazkoa, mapa kontzeptualak, bakoitzaren arabera
ERREPASOA. Errepasoa eskemen bitartez egitea garrantzitsua da, baita ere Gaia berriro irakurriz behin landuta dagoenean
ANTOLAMENDUA: Azterketa egunak egutegian ezarri eta ikas orduak antolatu. Gogoratu ikasketa tekniken bitartez, laburpenen bitartez, oharkabean ikaslea ikasten ari dela
IKASTEKO ORDUAN ATSEDENALDIAK HARTU; Nekatuta sentitzean atseden hartu, ura edan, zerbait jan eta gero ikastera.
IKASTEN HASI :Hasieran errepasatu eta gero ikasgai berria ikasi. Amaitu errepaso orokor batekin.
Ikasteak esfortzua, antolamendua eta dedikazioa eskatzen ditu. Beraz, ikasketa teknikak ongi landuta izateak efektibitatea eta emaitza hobeak lortzen lagunduko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!