Psikopedagogia

Aisialdia eta heziketa

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko apirilaren 4a

Aisialdia, denbora libreaz modu ludiko eta osasuntsuaz gozatzea da. Aisialdiak berebiziko garrantzia dauka hezteko orduan eta baita bizitzaz gozatzeko ere; mendi ibilaldiak, pilota partida bat, txango bat familian. Aisialdiaz gozatzeko, ez daukagu urrutira joan beharrik, esku-eskura daukagu, osasungarria da eta doakoa izan daiteke.

Aisialdia seme-alabekin igarotzearen garrantzia

Estresa liberatzen dugu: Kirola egitean, naturan egotean estresa liberatzen dugu, tentsioa askatzen joaten da eta umore hobeaz egoten gara. Emozio onak izaten ditugu eta beraz, pentsamenduak ere.

Arazoak erlatibizatu eta irtenbideak jartzen dira. Sarri arazo bat izugarria iruditzen zaigu eta ezin izaten diogu buelta eman. Energia askatzean lasaitu egiten gara eta seme-alabekin gozatuz binkulua indartzen joaten da.

Konfiantza indartzen dugu gure buruarekin eta gure seme-alabekin: Momentu ona da lagunetaz, harremanetaz edo kezkatzen diguten gaiak elkarrekin hitz egin eta irtenbidea abian jartzeko.

Jolasak eta elkarrekin denbora pasa: Seme-alabekin denbora igarotzea garrantzitsua da konfiantza, autoestima, maitasuna eta binkulua indartzen dituelako.

Adikzioak prebenitzeko balio du: kirola egiteak, mendi irteerak, osasuntsu egotea eskatzen du. Disziplina bat da, ordutegia, janari osasungarria bideratzen dutenak. Gainera, gure burua arina eta gaitasun gehiagorekin ikusten dugu eta honek, kiroka gehiago praktikatzea bultzatzen du.

Lagunen arteko harremanak indartzea bultzatzen du. Aisialdiak talde kohesioa bultzatzen du. Talde sentimendua eta taldeak "babesten" gaituela. Beraz, batez ere, haurrentzat eta nerabeentzat garrantzitsua da lagunekin ere aisialdiaz gozatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!