Pasahitza (zaharra)

Autokontrolaren garrantzia hezteko orduan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko martxoaren 22a

Korrika, arnas estuka bizi garen honetan, gure buruari eustea kosta egiten zaigu batzuetan. Honela, ohikoa izaten da, hezteko hain beharrezkoa den patxada albo batera utzi, eta oihuka hastea. Baina, ba al dakigu nolako eragina duen gure seme-alaben autoestimuan kontrola galdu eta ez egokiak diren jarrera erakusteak?

Autokontzeptuan: Autokontzeptuak bakoitzak bere buruaz daukan irudia da. Seme-alabari haserre eta oihuka hitz ez egokiak esanez gero, bere buruaz irudi txarra eraikitzen ariko gara. Adibidez "Alperra zara, beti haserre zaude".


Autoestimua: Gure buruarekin daukagun harremana, besteekin nola harremantzen garen eta igortzen duten irudiaren baitan dago. Beraz, gurasoak beti haserre eta oihuka badaude, nekez landu ahalko da autoestimu ona.


Eredu gara. Zer ikusi hori ikasi. Garrantzitsua da gure burua eusten jakitea eta lasaitasuna mantentzen jakitea. Tonu lasaian berdina esan dezakegu eta ziur  eraginkorragoa izango dela.

Autokontrola egunero landu beharreko lanketa da. Gure buruaz gogoeta egin, emozioak hausnartu eta batez ere, egokia izan ez den jokabidea aztertu eta nola aldatu daitekeen lantzea ezinbestekoa da. Era beran, esku hartze psikopedagogikoa behar izanez gero, jasotzea garrantzitsua da azken finean gure seme-alabekin erlazionatzeko eta harreman osasuntsua eraikitzeko ezinbestekoa baita Autokontrola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!