Psikopedagogia

Ikasleen nota oso onak arazo bilakatzen direnean

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2018ko urt. 18a, 16:43

Ohikoa da nota txarrak sortzen dituen kezka eta arazoez hitz egitea eta honen inguruan hainbat informazio topatu dezakegu. Ikasleak irakasgaiak gainditzen baditu eta gainera nota nahiko onekin ikasketa arazorik ez dagoela suposatzen da. Baina badaude zenbait ikasle nota onenak ateratzen dituztenak eta emaitza ertainekin konformatzen ez direnak.

Ikasle hauek bere buruari asko exijitzen die. Ez dira konformatzen ikasgaia gainditzearekin, gelako notarik altuenak lortu behar dituzte. Hau dela eta, lan asko egiten dute bai gelan eta gelatik kanpo ere.

Sarri autoexijentziaren atzetik, gurasoen presioa ere izaten dute. Beraz, presioa sufritzen dute alde batetik, bere buruari egiten dietena eta beste aldetik gurasoengandik jasotzen duten presioa. Emaitzak espero bezala joan badira, lasaitasuna sentitzen dute emaitzak jaso eta gero, hala ere, beti alerta egoeran daude eta lan egiteko prest egoten dira. Bere autoestima emaitza onean baitan dago, eta inoiz uste dutena baino emaitza baxuagoa lortzen badute (demagun 10 atera beharrean 7 bat ateratzen badute) bere burua gogor zigortzen dute eta antsietate momentuak bizitzen dituzte. Zer esanik ez, gurasoen presioa badute, orduan gurasoei huts egin dietela sentitzen baitute. Beraz, bere burua zigortzeko joera izaten dute.

Zer egin kasu hauetan?

Seme edo alabaren kasua bada, garrantzitsua da gertutik bere portaera behatzea. Gelan orduak igarotzen baditu, lagunekin harremandu gabe, beti lanean, goibel eta antsietate egoerak bizitzen, egoera eskuetatik joan aurretik garrantzitsua da laguntza psikopedagogikoa behar duten edo ez baloratzea.

Emozioen lanketa: Beldurra, urduritasuna, tristura eta antsietatea identifikatu eta kontrolatzen ikastea beharrezkoa da lasaiago eta norbera bere buruarekin gustorago egoteko.

Konfiantza: Garrantzitsua da gurasoek seme edo alabari babesa ematea. Hau da, nota ertainak ateratzea ere ikasketa prozesuko beste zati bat dela esatea eta emaitza horiek ere onak direla argi uztea. Elkarrekin antsietate eta autoesijentzia maila kudeatzea ere ezinbesteko da, batez ere autoestima lantzeko.

Emaitzei pisua kentzea: Emaitzak ikasketako beste pausu bat dela esan behar zaio seme edo alabari. Eta benetan, guraso bezala berak egiten duen lana baloratzen dela argi utzi behar zaio, hau da , pertsona arduratsua eta langilea izatea.

Atera dadila: Garrantzitsua da, ikastea eta etxeko lanak egitea. Baina baita ere, garrantzitsua da aisialdiaz gozatzea. Horretarako, komenigarria da lagunekin tartetxo bat egotea edo kirol ekintzaren bat egitea, dantza edota musika ikastea joatea. Azken finean, beste pertsonekin erlazionatu eta energia gastatzea komenigarria da.

Sarri, nota onak atera eta ikasle horrek ez daukala arazorik pentsatzen da. Pentsamendu hau arriskutsua izan daiteke, ikasle horrek antsietate eta presio asko bizitzen egon daitekeelako. Beraz, aipatu bezala, ezinbesteko da behaketa, komunikazioa eta gurasoen babesa egoerak ahalik eta normaltasunean bizitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!