Psikopedagogia

Eguneroko zailtasunei nola aurre egin ilusioz

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2017ko urr. 6a, 13:49

Idoia Apaolaza psikopedagogoak hainbat gomendio eman ditu estresak, kezkak, urduritasunak edota ezkortasunak nagusi izaten diren une edo etapa horietarako.

Bide honetan, garrantzitsua da bizitzaz ahalik eta gehien disfrutatzea. Gaur horretarako gakoak emango ditugu:

Emozioak identifikatu: Urduritasuna, tristura, atsekabeak… zerk sortzen dit emozio hau? Zer da buruan bueltaka daukadan pentsamendua? arazoa?

Arazoa identifikatu: Ezin egona identifikatuta daukagunean, irtenbideak jarri behar dira.

Erlatibizatu: Arazoari alde guztiak begiratu eta baikortasunez aurre egitea garrantzitsua da. Sarri ito egiten gara arazo baten aurrean, irtenbideak aurkitu eta abian jarri.

Irtenbideak orri batean idatzi: Irtenbidea daukagunean, gure burua lasaitzen ahaleginduko gara.

Irtenbidea abian jarri: Horretarako egutegi bat finkatu helburuekin eta helburuak lortzeko pausuak abian jarri. Adibidez; ezinegona langabeziak sortzen badit, lana bilatzeko estrategiak martxan jarriko ditut eta pausuak ematen hasiko naiz.

Aisialdia antolatu. Denbora librean gustatzen zaigun ekintzaren bat egitea garrantzitsua da. Irakurtzea gustatzen bazait, liburu egokia bilatu eta irakurtzen hasiko naiz.

Kirola egin: Kirola egiteak barruko korapiloak askatzen laguntzen du. Soberan daukagun energia gastatzen dugu eta gorputza lasaiago geratzen da.

Ikuspegi baikorra sustatu: Egunean zehar gertatu zaizkigun «gauza positiboak» gogoratu eta sortzen diguten sentimendu onaz disfrutatu.

Erlazionatu: Lagunekin atera, bizilagunekin hitz egin, talde batean izena eman. Besteekin gure bizipenak konpartitzea guztiz garrantzitsua da, hori bai kontuan edukiko dugu norekin erlazionatzen garen eta zer kontatzen diogun.

Bizitza egunero ikuspegi baikorrez sentitzea zaila egiten da askotan. Hala ere, baikortasun ariketak egitea beharrezkoa da momentuaz disfrutatu eta osasuntsu egoteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!