Autismoa Garapen Trastornoa da, jaiotzen denetik hil arteko garapen nahastea, hau da, bizitza guztirako da. Autismoa daukan pertsonak, zailtasunak dauzka besteekin harremantzeko, hitz egiteko, emozioak identifikatzeko eta atzerapen intelektuala izaten dute.
Pertsona hauek hutsuneak izaten dituzte oinarrizkoa prozesu psikologikoetan;
- Adimen aldetik, Arrazoitzeko zailtasunak, arazoei irtenbidea bilatzeko zailtasunak, planifikatzeko eta ikasketetan atzerapena izaten dute.
- Egoeretara egokitzeko zailtasunak: Errutinatik kanpo autismoa duten pertsonak zailtasun handiak izaten dituzte egoera berrietara egokitzeko, eta antsietate egoerak bizitzen dituzte. Hau dela eta, ohikoak izaten dituzte “ecolaliak”(behin eta berriz zarata berdina errepikatzea) edota mugimendu errepikorrak(kulunkatzen balere bezala).
- Emozioak identifikiatzeko zailtasunak: Besteek zer sentitzen duten ezin izaten dute jakin. Honela, komunikazio ez –berbala interpretatzea ezinezkoa egiten zaie(aurpegiko zeinuak) ironiak eta zentzu bikoitzeko hitzak eta esaldien esanahiaz jabetzea ere oso zaila egiten zaie.
- Bakarrik egoteko joera: Beste jendeekin harremantzea ez zaie gustatzen, eta isolatzeko joera izaten dute.
- Joku sinboliko eza: Haurrak direnean, imajinaziozko jokuetan ez dute jolasten. Gainera, berandu hasten dira hitz egiten eta asko kostatzen zaie gauzak behatzarekin seinalatzea.
Autismoa duten pertsonek beharrezkoa izaten dute laguntza profesionala, psikologo, psikopedagogo eta logopeden laguntza. Beraien gaitasunetik abiatu eta estimulazio kognitiboaren bitartez garatzen joateko.
Bestalde, familiak ere babesa behar dute, eta garrantzitsua da Autismo dute Elkarteekin harremanetan jartzea. Gipuzkoa mailan, Gautena da persona hauekin lan egiten duten Elkarterik ezagunena.
Amaitzeko, azpimarratu behar da Autismoaren mundua mundu zabala dela, eta pertsona bakoitzak bere ezaugarri eta garapena daukala. Beraz, ez daude bi Autismo kasu berdin, nahiz eta kasu guztiek ezaugarri amankomunak eduki.