Mus Txapelketa, gaur Zubiaurren 22:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoia 2018ko maiatzaren 11

Aurreko jardunaldia, laugarrena, Gaztelubide Tabernan jokatu zen. Finalerako hiru txartel banatu ziren bertan.

Gaztelubiden finalerako sailkatuak:

1. Paul-Jonatan

2. Gontxal-Sali

3. Pako-Aristondo

 

Gaur jokatuko da bosgarren jardunaldia, plazan dagoen Zubiaurre Tabernan. 22:00etan zabalduko dute izen ematea.

Kanporaketa bakoitzean izen ematearen erdia biltzen dute irabazleek. Beste erdia finaleko sarietarako jasotzen da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!