Aranzegitarrak ere finalean egongo dira

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoia 2018ko apirilaren 27a

Bihar larunbata, Txumitxa tabernan IV. Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoiaren hirugarren kanporaketa jokatuko da, 16:30etik aurrera.

Xepla elkartean jokatu zen lehena, eta Atari Tabernan bigarrena, iragan ostiralean. Lehen kanporaketan bezala, hemen ere hiru bikote sailkatu ziren uztailaren 6ko finalerako.

Atari Tabernan 18 bikotek eman zuten izena, eta irabazleak Aranzegitarrak izan ziren. Aita-semeak bikote ederra osatzen dute, eta ez da ahaztu behar Ibarrako Mus Txapelketa irabaziak direla aurreko edizioetan. Aurten ere, finalean egongo dira, eta kontuz ibili beharko da hauekin.

Joselu eta Antxonek bigarren egin zuten Atari Tabernan, eta hirugarren geratu ziren Joxemari eta bere bikotearekin batera Xeplako final handian egongo dira.

Asteburu honetan hirugarren kanporaketa jokatuko da, Txumitxa Tabernan. Orain artekoak ez bezala, larunbatean izango da txapelketako hitzordua, 16:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!