Jaure eta Txori, lehen irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoia 2017ko apirilaren 1a

Bigarren kanporaketa apirilaren 7an, hurrengo ostiralean, Bar Norten izango da, 22:30ean. Gaztelubiden 16 bikotek eman zuten izena.

Ibarrako III. Mus Txapelketa Herrikoia ostiralean hasi zen, Gaztelubide tabernan. Lehen hiru bikotek finalerako pasea lortzen zuten bertan:

1. Jaure-Txori

2. Joxelu-Antxon

3. Joxemari-Vallejo

Bikote hauek ondorengo kanporaketetan jokatzen jarraitzeko aukera dute, baina kanporaketa horietako sariak irabazteko ere. Berriro finalerako pasea lortuz gero, ordea, kanporaketa horretako hurrengo bikotearentzat izango litzateke. Adibidez, laugarren geratzen direnentzako.

Gaztelubiden 16 bikotek eman zuten izena. Lehen saria beraz 160 eurokoa izan zen, inskripizioaren erdia. Beste erdia finalerako jaso da, kartelen 28,80 euroak kenduta. Kanporaketa guztietan horrela egingo da. Gauzak horrela, ekainaren 30eko finalean inskripzio guztien erdia banatuko da: 2.000 euro inguru banatuz lehen sailkatuen artean. Iaz Aranzegitarrak izan ziren txapela txapeldun handiak.

Kanporaketako bigarren saria tabernariek betetzen dute, diruz edo produktuekin. Kasu honetan Gaztelubidek 70 euro jarri zituen.

Hurrengo ostiralean, Bar Norten
Apirilaren 7an jokatuko da bigarren kanporaketa, Euskal Herri kaleko Bar Norte tabernan, Ibarra sarreran. Kanporaketa honetan ere finalerako 3 pase egongo dira jokoan. 22:30ean hasiko da bigarren kanporaketa. Astez aste 12 kanporaketa jokatuko dira Ibarrako taberna ia guztietan, baita Izaskun auzoko bietan ere. Finala ekainaren 30ean izango da Xepla elkartean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!