Begirada grafikoa

Lotura, gorputzei eta pertenentzia-harremanei buruzko hausnarketetan

Erabiltzailearen aurpegia Ibaikadak 2023ko uztailaren 9a

Manta termikoarekin egindako globoa. IBAIKADAK

Etxera itzultzeko, normalean Abandoko geltokia zeharkatzen dut, bidea laburtzearren. Sabai altuak eta egitura industriala dituen lekua. Honek zeharkatzen gaituzten emozioak aktibatzeko gaitasuna du; agurrak eta betetzear ditugun ilusio berriak. Jaieguna, Abandon barrena etxerako bidean, negar hautsi batek geltokiko itxurazko lasaitasunetik atera ninduen.

Globo bat, leun sabairantz hegan ikusi nuen, berezko flotagarritasunagatik, geltokiko teilatuaren burdin estrukturari lotuta geratu zen arte. Umeak ostikoka, negarrez eta lizunka ziharduen: «Puxika hori nirea zen!», negar-zotinka. Atentzioa eman zidan haurrak iraganean denbora bat erabiltzeak. Aitak, lasaitzearren, esan zion goizero ikusiko zutela puxika eskolarako bidean. Antza haiek ere geltokia gurutzatzen zuten bidea laburtzeko. Nik etxerantz jarraitu nuen; lotura/binkulo, gorputzei eta pertenentzia-harremanei buruzko hausnarketetan.

Jabegotza ez da korporeoa, erlazionala baizik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!