Erakutsiz ikasi

Hormak zeharkatuz

Erabiltzailearen aurpegia

Beti esan ohi digute eskolan gizarte, euskara zein ingelesa bezalako arloak garrantzitsuak direla, baina guk beste ikuspegi bat daukagu: ikasten duguna gelako lau hormetatik kanpo dago! Harrigarria badirudi ere, halaxe da, eta gu geu gara horren adibide argia. Izan ere, bi gizarte-proiekturen partaide gaituzue.

Lehenengoa, Esku Biziak proiektua da, eta bertan, Uzturre egoitzako aitona-amonekin tartetxo bat pasatzen dugu asteartero. Proiektuaren izenak berak adierazten du egitasmoaren funtsa, Topic-ek eginiko eskuko txotxongiloei bizia emanez antzerki moduko ikuskizun bat prestatu behar dugu eta. Izugarrizko lana dago guztiaren atzean, eta gaia aukeratzeaz gain, eszenatokiak eta txotxongiloak apaindu behar ditugu.

Bestalde, aitona-amonekin oso gustura egoten gara, beraiekin elkarrizketak elkarbanatzen eta haien haurtzaroko istorioak entzuten. Esan daiteke lagun berriak egiten ditugula. Gainera, aitona-amonek koordinazioa eta irudimena lantzen dituzte txotxongiloak erabiliz.

Bigarren ekimena ume txikiei klase partikularrak ematea da. Astero, 9-10 urteko umeekin elkartzen gara, klaseko gaiekin laguntzeko. Bertan, etxeko lanak egiten lagundu edo behar duten laguntza eskaintzen diegu. Ulermena, irakurmena eta ahozkotasuna lantzen ditugu, umeek ikasi eta ondo pasatzeko helburuarekin. Gainera, irakatsi ez ezik, tarte dibertigarriak ere igarotzen ditugu, umeak beti alai daudenez geu ere alaitzen gaituztelako.

Ikus daitekeenez, eskolako hormak zeharkatzea ez da batere lan zaila. Proiektu hauei esker pertsona moduan hezten gara, matematika eta fisika alde batera utziz. Horregatik, eskolak proposatutako edozein ekintzatan parte hartzera animatzen zaituztegu. Besteei laguntzearekin batera, bizitzarako balioak barneratu eta momentu ederrak igarotzen dituzu.

Irina Aguado eta Lorena Agirre

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!