Aralarko antolamendu planari alegazioak aurkezteko epea martxoaren 11ra arte luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Loinaz Agirre 2026ko otsailaren 26a

Aralarko parke naturalaren artxibo irudia. ATARIA

Landarlan Ingurumen Elkarteak alegazio kanpaina berria antolatu du eta herritarrei eta elkarteei alegazioak jartzeko deia egin diete.

Landarlan Ingurumen Elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, «Landarlan eta hainbat natur eta ekologista elkartek eta herritarrek egindako alegazioei esker, Eusko Jaurlaritzak Aralar Parke Naturaleko Baliabide Naturalak Antolatzeko Planaren dekretu proiektua euskaratu eta alegazio epe berria ireki du: otsailaren 11tik martxoaren 11ra».

Landarlanen esanetan, «oso une garrantzitsua» da hau, Eusko Jaurlaritzak aukera ematen baitie herritar eta elkarteei iritzia emateko. «Plan honek hurrengo urteetako Aralar baldintzatuko du eta naturaren egoera dexente okertu, Eusko Jaurlaritzak Plana aldatzen ez badu». Gainera, «Aralar Parke Naturala eta Babes Bereziko Eremua dela aintzat hartuko duen Plan baten beharra aitortzen dugun arren, Landarlanentzat Antolamendu Plan hau onartezina» da, ondorengo arrazoi hauengatik.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!