CAF-Rail Lineko langileek mobilizazioa egin dute Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza-Ariane Vierbücher 2025eko otsailaren 13a

Beasainen, CAF lantegiaren atarian egin dute elkarretaratzea, eta ondotik, manifestazioa egin dute kaleetan zehar. Argazkilaria: Ariane Vierbücher

CAF enpresaren egoitza nagusiaren ataritik hasita manifestazioa egin dute gaur, enpresa batzordeak deituta.

Ibarrako CAF-Rail Line enpresako langileak mobilizazioak egiten ari dira enpresako hitzarmenaren negoziaketa dela eta. Gaur goizean, Beasainen, CAF enpresaren egoitza nagusiaren ataritik hasita manifestazioa egin dute enpresa batzordeak deituta, langileen kexak gizarteratzeko helburuarekin.

CAF-Rail Line CAF enpresaren filiala da. LAB sindikatuak esan duenez orain arte ez dute ez hitzarmen propiorik ez langile ordezkaririk izan, «duela urtebete bertako langileek LABen antolatu eta hauteskunde sindikalak egitea erabaki zuten arte». Ondotik, negoziaketa kolektiboari bide eman eta enpresa mailako lehen akordioa erdiesteko bideari ekin ziotela esan du sindikatuak.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!