Tolosako Miren Pagola, Euskal Herriko txistor txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza - Loinaz Agirre 2024ko abenduaren 18a

Bigarrena Olaztiko Pako harategia izan da eta hirugarrena, Gernikako Jesus Mari urdaitegia.

Txistor usaina nagusi izan da gaur goizean Ordizian, Plaza Nagusiaren inguruan, Euskal Herriko 26. Txistor lehiaketa jokatu baita udaletxeko arkupeetan. 43 parte hartzaile izan dira, gehienak gipuzkoarrak; baina nafar eta bizkaitarrak ere izan dira tartean. Epaimahaikideek txistorrak banan-banan dastatu ondoren, zortzi txistorgile pasatu dira finalera. Azkenean, Tolosako Miren Pagola harategia izan da aurtengo Euskal Herriko txistor txapelduna. Bigarrena Olaztiko Pako harategia izan da eta hirugarrena, Gernikako Jesus Mari urdaitegia.

Txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu irabazleak. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma bana. Epaimahaiak, gainera, beste hiru diploma emango ditu.

Irakurri albistea Goierriko Hitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!