Aingeru Senperena txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza: Jabi Gonzalez Toston 2024ko martxoaren 31

Argazkiak: Urola Kostako Hitza.

Aritzbatalde pilotalekuan jokatu dituzte txapelketako finalak eta bi partidetan bikote urdinak nagusitu dira. Jurdan Arakistain zestoarra eta Eneko Sagarmendi mutrikuarra, alde batetik, eta, Edorta de Anta lekunberriarra eta Aingeru Senperena goiaztarra, bestetik. 

Gerriko urdinarekin aritu diren bikoteak jaun eta jabe izan dira gaur eguerdian Aritzbatalde pilotalekuan jokatutako Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiko finaletan. Hala, Eneko Sagarmendi mutrikuarra eta Jurdan Arakistain zestoarra 25-13 gailendu dira adimen urritasuna duten pilotarien kategorian, eta, Aingeru Senperena goiaztarra eta Edorta de Anta lekunberriarra 25-10 urritasun fisikoa dutenen kategorian. Bi bikoteek, beraz, nagusitasunez irabazi dute.

Jarraitu irakurtzen eta ikusi argazki galeria Urola Kostako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!