Elkarrizketa

«Tolosako Babarruna elkartean ekoizle gazteak behar ditugu»

Erabiltzailearen aurpegia Asier Zaldua, Goiberri 2023ko azaroaren 7a

Estitxu Sudupe, Tolosako Babarruna elkarteko lehendakaria.

Estitxu Sudupe Belloso (Urretxu, 1974) UGA euskarazko disko musika proiektuan egin zen ezagun. Donostiako Orfeoian ere abestu zuen. Egun Kursaaleko operazio burua da. Baratzea gustuko du, babarrunak ekoizten ditu eta Tolosako Babarrun elkarteko lehendakaria da. Azaroaren 18an urteroko festa egingo dute Tolosan.

Nolatan baratze zaletasuna?
Txiki-txikitatik dut nekazaritza zaletasuna. Amamarekin aritzen nintzen (Joxepa Zaldua). Haurrak jaio zirenean baratze mundura itzultzeko grina piztu zitzaidan, beraien elikadurak asko kezkatzen baininduen. Hori dela eta, nekazaritza ekologiko ikastaro batzuk egin nituen Fraisoron eta kontsumo talde batean sartu nintzen. Ondoren, nire baratzea erostea erabaki nuen eta produktu ekologikoak ekoizten hasi nintzen. Tolosako Babarruna elkarteak kide berriak behar zituen eta babarruna beti gustatu zaidanez, oso elikagai konpletoa baita, sartzea erabaki nuen. 2017tik Tolosako Babarruna elkarteko kidea naiz.

Zure baratzea, berriz, Santa Barbarara bidean dago.
Sail baten bila ibili nintzen eta azkenean hau erosteko aukera suertatu zen. Bizitza sozial ikaragarria dut, errepide ondoan baitago. Baratzea nire gimnasioa eta psikologoa da, bizitza soziala egiteko aukera ematen dit eta, gainera, nik ereindakoa eta inongo pestizidarik gabe zaindutakoa jateko aukera ematen dit. Oso pozgarria da.

Jarraitu irakurtzen Goiberri.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!