Jai giroa eta aldarriak Zelatunen, iraileko azken igandeko erromerian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza: Andoni Elduaien 2023ko irailaren 24a

Iraileko azken erromeria egin dute gaur Hernioren magalean, Zelatunen, eguraldi eguzkitsuak lagunduta, eta jendetza bertaratu da. Izer eta Alabier trikitilarien doinu artean,  asko animatu dira dantzatzera. Dantzak ez ezik, aldarriek ere izan dute tarterik: Sañu Bizirik taldeak deituta, mendietan zentral eolikoak eraikitzearen aurkako protesta egin dute.

Irakurri albistea eta ikusi argazki galeria, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!