Bidania-Goiatz eta Errezil arteko errepideak itxita jarraitzen du, goizeko kamioiak zeraman hondeamakina bidera erori ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Arzallus 2023ko ekainaren 14a

Hondeamakina, errepidean erorita. (IƱaki Labaka)

Kamioi batek gurutzearena egin du GI-2634 errepidean goizeko bostak aldera, trafikoa erabat eragotziz. Kamioia handik ateratzera joan direnean, berriz, ibilgailuak gainean zeraman hondeamakina irauli, eta hura gelditu da errepidean gurutzatuta.

Bidania-Goiatz eta Errezil arteko GI-2634 errepidea itxita dago 05:00ak geroztik. Errezilgo herrigunetik pare bat kilometrora dauden bihurguneetako batean garraio bereziko ibilgailu bat ez aurrera eta ez atzera gelditu da goizaldean. Hura ateratzen saiatu direnean, berriz, ibilgailuak gainean zeraman hondeamakina irauli da, eta hura gelditu da bidean gurutzatuta, errepidea moztuz. 17:30ean itxita jarraitzen zuen errepideak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, errepidea garbitzeko lanekin jarraitzen dute oraindik.

Errezildik Azpeitira arteko errepidea zabalik dago, baina Bidania-Goiatz aldetik Azpeitira doazenek Urraki aldetik joan behar dute nahitaez. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.

Urola Kostako Hitzak argitaratutako albistea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!