Ibarrako Tolosa harategiak irabazi du Gipuzkoako II. Hanburgesa Artisau Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza: Mailo Oiarzabal 2023ko maiatzaren 14a

Argazkiak: Mailo Oiarzabal

Hamabost harakin lehiatu ziren atzo Azpeitiko Azoka Plazan. Beasaingo Oiarbidek jaso zuen bigarren saria, eta Azpeitiko Ermelak hirugarrena. Hanburgesa eta garagardo artisau dastaketak borobildu zuen jai giroko lehia.

Gipuzkoako Hanburgesa Artisau Lehiaketa hartu du bigarren urtez jarraian Azpeitiak, eta aurten Ibarrara joan da lehen saria. Azkenean hamabost harakinek parte hartu zuten atzo arratsaldean egin zen lehiaketan, eta Ibarrako Tolosa harategiko Juan Martin Tolosaren hanburgesa haragia izan zen Azpeitiko Udalak, Ederto-Harakelek eta Dendarteanek antolatutako lehiaketaren epaimahaikideen gustukoena.

Bigarren saria Beasaingo Oiarbide harategiko Beñat Goikoetxeak jaso zuen, eta etxean, Azpeitian, gelditu zen hirugarrena, Elizkaleko Ermela urdaitegiko Roberto Ejearen eskuetan.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!