Emakume izateak gizartearen aldetik dakartzan aurreiritzi eta kontraesanak , eta aurreiritzi eta uste horiek emakumeengan izan ditzaketen eraginak islatu ditu Jennifer Arevalo da Silva Legorretan bizi den billabonarrak bere azken erakusketan, haurdunaldiari eta amatasunari helduz: Emakume jaio zara-hilerokoa izango duzu-ama izango zara. Ostiralean Legorretako Herri Antzokian aurkeztu zuen. Udaletxean egongo da ikusgai ostiralera arte. Amatasunaren inguruko tabuak hautsi nahi ditu erakusketarekin.
Ama izateko nahia eta presioa, nahi horrek izan ditzakeen arazoak edota ama izan ondoren jaso daitezkeen eskatu gabeko iritziak jorratzen ditu, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta. «Nik izan nuen haurdunaldian galera bat 5. hilabetean, eta beharra neukan hori askatzeko», azaldu du Arevalok. Doluari tokia emateko, idazten eta hitzei irudiak jartzen hasi zen. «Doluaren inguruan ilustrazioak egiten hasi nintzen. Konturatu nintzen gure gizartean tabua dela eta ez dela horretaz hitz egiten».
Jarraitu irakurtzen hitza.eus webgunean.