Asgarth taldeak abenduaren 2an kaleratuko du 'Zeldatik' lan berria

Erabiltzailearen aurpegia Irutxuloko Hitza 2022ko azaroaren 14a

17 urte luzeren ondoren, Añorgako Asgarth heavy metal bandak estudioko lan berri bat argitaratuko du. Zeldatik izango da bere izenburua, eta abenduaren 2an kaleratuko dute. Etxahun Urkizu tolosarra taldeko kidea da.

Lan berrian taldea bere erraietara itzuli dela aurreratu du boskoteak. Hau da, «estilo klasikora, boskotea eraberrituta eta soinua indartuta». Kantak konfinamendu garaian, etxeko zeldatik egindakoak direla gaineratu dute, eta hitzak maitasunari eta gizarte gaiei loturikoak. Usurbilgo Haritz Harreguy estudioetan grabatu zuten iaz diskoa.

Hamaika abesti izango ditu lan berriak, eta azala Añorgako Iker Bengoetxea (The Ogrocadaver) artistak egin du. Honela aurkeztu dute: «Jakina da hegazti oro dela askatasunaren ikur. Gautxoria, bereziki, sinismen ugariren sinbolo da. Mitologia klasikoan, batetik, jakituriaren seinale. Gurean, aldiz, heriotzaren iragarle. Bata zein bestea ote den jakiteko, norberak dauka giltza».

Jarraitu erreportajea irakurtzen Irutxuloko Hitzan. 

Lan berriaren izenburu bera duen aurreneko singlea iazko azaroan aurkeztu zuten. Hauxe duzue bideoklipa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!