Eugenio Azkue oriotarraren Tolosako margolanak, zaharberrituta

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gaiton, Urola Kostako Hitza 2021eko abenduaren 8a

Eugenio Azkueren lana zaharberritzen Tolosan (Iñigo Gaiton)

Azkue margolari ezaguna izan zen XIX. mendean. Hark Tolosako Santa Maria parrokian egindako pintura muralak zaharberritu dituzte orain. 

Tolosako Santa Maria parrokian, Eugenio Azkuek (Orio, 1822 -Donostia, 1890) margotutako sei artelan daude, hogei metrotik gorako altueran. Margolan guztiek obra bat osatzen dute beren baitan, eta Tolosako Udalaren enkarguz egin zituen artistak. 

Behetik gora begiratuta, artelanek ez dirudite oso handiak, baina efektu optikoa nahasgarria da. “Zazpi metroko zabalera du artelan bakoitzak, eta lau metroko altuera”, azaldu du Carmen Martinek (Arrasate, 1965). Berak bertatik bertara eta xehetasun handiarekin ezagutzen ditu margolanak, azken hilabeteotan haien zaharberritze lanetan aritu baita buru-belarri. 

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!