Iñaki Olano eta Hassan Ait Chaou irabazle Axari Traileko probatan

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza: Ane Garmendia 2021eko irailaren 13a

Axari Trail mendi lasterketa jokatu zen atzo Idiazabalen, eta ia 400 korrikalari lehiatu ziren. Bi ibilbide izan ditu lasterketak, 16 kilometroko Axari Trail Txiki eta 25,4 kilometroko Axari Trail ezaguna.

Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou billabonatarra izan da lehena plazan jarritako helmugara heltzen (1:16:47), eta haren atzetik heldu da bigarren postuan Amets Aramberri zestoarra (1:17:03). Hirugarrena, berriz, Jon Urteaga idiazabaldarra izan da (1:19:51), herritarren txaloekin helmugaratu dena. Emakumezkoen artean Irati Larrañaga usurbildarrak lortu du lehen postua ibilbide laburrean (1:33:28). Bigarren postua Oiartzungo Larraitz Etxebestek eraman du (1:35:03), eta honi jarraika Janire Agirre ataundarra iritsi da helmugara (1:35:30).

Axari Trail lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean Altzoko Iñaki Olano izan da proba honetako irabazlea (2:07:37). Ibilbide luzean bigarren postua lortu duen korrikalaria Imanol Goñi natxituarra izan da (2:10:04), eta hirugarren postua eraman duena, berriz, Irunberriko Xabier Zarranz (2:10:37). Emakumezkoen artean, Oihana Kortazar mutrikuarrak irabazi du lasterketa nagusia, eta honen atzetik heldu da oso tarte txikiarekin Igorreko Onditz Iturbe, bigarren postuan (2:25:50). Hirugarren postua gaurko lehiaketan Urrugneko Maud Combarieuk eraman du (2:47:52).

Ikusi argazki galeria eta bideoa Goierriko Hitza-n

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!