Antonio Mendizabal Arrate 'Mendi' puntista zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza: Eider Mugartegi 2020ko abenduaren 9a

Antonio Mendizabal Arrate 'Mendi' puntista. ZESTA PUNTAREN LAGUNAK

85 urterekin zendu zen atzo [abenduak 8]. 1952an egin zuen debuta profesionaletan Zaragozan, eta 1977 urtean erretiratu zen. Bihar emango diote azken agurra.

Markina-Xemeingo Antonio Mendizabal Arrate Mendi zesta punta jokalari ohi ezaguna hil da, 85 urte zituela. Bihar [abenduak 10] 18:00etan egingo dute haren omenezko hileta-elizkizuna Markina-Xemeingo Xemeingo parrokian.

Aita bidaniarra eta ama markinarra izanik, Gipuzkoako Bidania-Goiatz herrian bizi izan zen 5 urte zituenera arte, eta orduan Markinara joan zen bizitzera. Frontoi aurrean bizi ziren, eta etxetik ikusten zituen puntistak frontoira joaten, beraz, koskortu zenean berak ere frontoirako bidea hartu zuen.

16 urterekin 1952ko irailean egin zuen debuta profesionaletan Zaragozan (Espainia), ikasi eta jokatu egiten zuen, eta bi urte beranduago Manilako (Filipinak) frontoi ospetsuan jokatu zuen. 1955-56 denboraldian Dania Jai Alaira iritsi zen, Floridara (AEB), eta enpresaren eskariz atzelari bezala jokatzen hasi zen, koadro horretan aurrelari ugari zeudelako. Ordutik, atzelari aritu zen Mendi erretiratu zen arte.

Jarraitu Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-n irakurtzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!